Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

2015/04/10

17:52

Euskal Herriko Itzulia 2021

5. etapa

Landa irabazle Aiako etapa handian; Henaok lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Astanako arabarra bakarrik eta indartsu iritsi da helmugara. Etapa ikusgarria izan da, Aiako malda izugarriak birritan igota.

9:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Landak (Astana) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa, errepideko azkena, biharko erlojupekoaren atarian. Txirrindulariek 155 kilometro egin dituzte Eibartik Aiako gainera (2. Mailakoa). Azken maldak ikusgarriak izan dira. Sergio Luis Henao kolonbiarrak (Sky) sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.

Mikel Landa bakar-bakarrik eta indartsu sartu da Aiako helmugan. Tropelak birritan igo ditu Aiako maldak, ikuskizun paregabea emanez.

Alde batetik, etapa-garaipena lortzeko borroka izan da. Hor mikel Landa atera da garaile Tim Wellens(Lotto Soudal) eta Tom Danielson (Cannondale-Garmin) txirrindularien aurretik. Horiek izan dira onenak 31 iheslarien artean.

Bestalde, sailkapen nagusiko lehia izan da. Sergio Luis Henaok eta Joaquim Purito Rodriguezek (Katusha) argi utzi dute lasterketako indartsuenak direla. Nairo Quintana, aldiz, ez dago uste bezain fin, 12 segundo galdu ditu gaurkoan.

Larunbatean, azken etapa

Larunbatean seigarren eta azken etapa lehiatuko dute, 18,3 kilometro erlojuaren kontra, gaurko amaiera berberarekin, Aiako gaina: 1.700 metro %20 inguruko malda gogorrekin.

 

"600">

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;