Euskal Herriko Itzulia
Zierbenako irteeran
Euskal Herriko Itzulia: Samu Sánchez Euskaltelen zortzikoaren buru
Erredakzioa
Txapeldun olinpikoarekin, Velascorekin eta Txurrukarekin batera, talde laranjak Egoi Martínez, Beñat Intxausti, Juanjo Oroz, Ruben Perez eta Alan Perez jarri ditu zerrendan.
Ivan Velasco eta Amets Txurruka txirrindulariek Samuel Sanchez buru duen zortzikoa osatzen dute, Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duena.
Txapeldunen olinpikoarekin, Velascorekin eta Txurrukarekin batera, talde laranjak Egoi Martínez, Beñat Intxausti, Juanjo Oroz, Ruben Perez eta Alan Perez jarri ditu zerrendan.
Izena emanda zuten Mikel Nieve eta Gorka Verdugo nafarrak, aldiz, ez dira Euskaltelek aurkeztutako zerrendan agertzen.
Euskaltelek Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapako errepideetan zehar lan saioa egin du gaurkoan, Ezkerraldeko eta Enkarterrietako errepideetan, alegia.