Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

APIRILAK 8, OSTIRALA

2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Zamudio – Mallabia (163,8 km)

F. A. / A. A. | EITB MEDIA

Bost mendate puntuagarriz eta beste hainbat aldapaz betetako ibilbide gogaikarria izango dute zain txirrindulariek ostiralean. Gainera, Mallabiko helmugan, pendiz labur baina gogor batekin egingo dute topo.

  • 2022ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profil ofiziala

    2022ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia

Ibilbide gogaikarria eta itoa izango du tropelak Itzuliko bosgarren jardunaldian, Zamudiotik Mallabira bidean, eta, besteak beste, bost mendate gainditu beharko dituzte: Paresi (2. mailakoa, 9 kilometro eta % 3,4ko batez besteko maldak), Bedaroa (3. mailakoa, 2,1 kilometro eta % 7,1eko batez besteko maldak), Orontzugarai (3. mailakoa, 2,6 kilometro eta % 6,5eko batez besteko maldak), Arrangizgana (3. mailakoa, 3,3 kilometro eta % 7,1eko batez besteko maldak) eta Karabieta (2. mailakoa, 6,7 kilometro eta % 5,6ko batez besteko maldak).

Ez da izango lehen mailako gainik, baina aipatu bost igoera puntuagarri horiek, eta puntuagarriak izango ez diren beste batzuek, ibilbideak etengabe gora eta behera egitea ekarriko du, eta etapa oso gogorra izan daiteke (zer eguraldi egingo duen ere kontuan hartzeko modukoa izango da).

Etapako azken 30 kilometroetan sartuta izango du tropelak ordekan tarte bakanetako bat, Iurreta eta Elorrio bitartean, hain zuzen ere.

Egun honek ere, hirugarrenak bezala, irabazteko baino galtzeko gehiago izango du Itzulia jokoan dutenentzat. Gainera, eguna bukatzeko, % 16rainoko pendiz gogor baina labur batekin egingo dute topo Mallabiko helmugan.

Beraz, hasi eta bukatu, gorputzari ez ezik buruari ere asko eskatuko dion etapa izango da, eta sailkapen nagusiko txirrindulariek erne egon beharko dute.

Etapa zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en 15:00etatik aurrera.

Ikusi 4. etaparen profila | Ikusi 6. etaparen profila 

PROFILA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 5. etapa (apirilak 8)

Ibilbidea: Zamudio – Mallabia

Distantzia: 163,8 km

Goranzko desnibel metatua: 4.405,4 m

Hasiera-ordua: 13:24

Amaiera-ordua: 17:42 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)

------------------------------------------------------

2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia