Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

APIRILAK 9, LARUNBATA

2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar – Arrate (135,7 km)

F. A. / A. A. | EITB MEDIA

Lasterketako azken etapa erabakigarria kilometroz laburra eta gogortasunez betetakoa izango da. Zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.

  • 2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profil ofiziala

    2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profil ofiziala. Argazkia: Itzulia

Ekitaldiko seigarren eta azken etapa erabakigarriak Eibar eta bere inguruak izango ditu agertoki, 136 kilometro baino izango ez dituen jardunaldi ezin gogorragoan. Astebeteko itzulien egutegian ez da halako gogortasunik duen beste egun bat; izan ere, denetara zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.

Hala, aurreneko 72 kilometroetan Elkorrieta (3. mailakoa, 2,6 kilometro eta % 6,7ko batez besteko maldak), Endoia (2. mailakoa, 5,3 kilometro eta % 6,8ko batez besteko maldak), Azurki (1. mailakoa, 5,1 kilometro eta % 7,4ko batez besteko maldak) eta Gorla (2. mailakoa, 9,6 kilometro eta % 5,7ko batez besteko maldak) kateatuko dituzte. Ondo gogoan dugu iaz Gorlak eta haren jaitsierak, Alex Aranburuk aldapa behera emandako erakustaldia tarteko, zer nolako ekarpena egin zion lasterketari.

Ondoren, jardunaldiko bigarren erdiaren txanda izango da. Krabelingo igoera makurrak (1. mailakoa, 4,1 kilometro eta 10,5eko batez besteko maldak), Urkaregik (3. mailakoa, 5 kilometro eta % 4,8ko batez besteko maldak) eta ohiko Usartzakoak (1. mailakoa, 4,5 kilometro eta % 8,8ko batez besteko maldak) xahutuko dizkiete azken indar hondarrak txirrindulariei.

Arrateko helmugak izango du azken epaia emateko ohorea. Aurreko ekitaldian, Gaudurentzat izan zen garaipena bertan, eta Roglicek Itzulia bereganatzeko baliatu zuen azken jardunaldia.

Ikusi 5. etaparen profila

PROFILA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

IBILBIDEA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen ibilbidea. Argazkia: Itzulia

------------------------------------------------------

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 6. etapa (apirilak 9):

Ibilbidea: Eibar – Arrate

Distantzia: 135,7 km

Goranzko desnibel metatua: 5.047,9 m

Hasiera-ordua: 14:05

Amaiera-ordua: 17:40 (38 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:20 (42 km/h)

------------------------------------------------------

2022KO ITZULIKO IBILBIDE OSOA:

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia

2022ko Euskal Herriko Itzuliko ibilbide osoa. Argazkia: Itzulia