Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

9. etapa

Pieter Weeningek irabazi du, ihesaldiaren ondoren

Erredakzioa

Orica-GreenEdgeko txirrindularia Malacarneri nagusitu zaio Sestolako helmugan. Cadel Evansek (BMC) lider jarraitzen du.

Pieter Weeningek (Orica-GreenEdge) Italiako Giroaren 9. etapa irabazi du, Lugo eta Sestola artean, 174 kilometroren ostean. 2. mailako mendatean bukatu da etapa. Cadel Evansek (BMC) sailkapen orokorreko lidergoa mantendu du.

Herbeheretakoa ihesaldian sartu zen, beste hamahiru txirrindularirekin, eta bukaerara arte eutsi zuen. Davide Malacarnerekin (Europcar) heldu zen, eta bera baino azkarragoa izan zen helmugan. Atzetik, Domenico Pozzovivok (Ag2r) ia minutu erdia kendu zion Cadel Evansi.

Ihesaldiko protagonistak honako txirrindulariak izan ziren: Berard (AG2R), Rodríguez eta Bandiera (Androni), Barbin (Bardiani), Tanner (Belkin), Gatto (Cannondale), Bono (Lampre-Merida), Duque (Colombia), Monsalve (Neri Sottoli), Van der Sande (Lotto-Belisol), Weening (Orica-GreenEdge), Malacarne (Europcar), Puccio (Sky) eta Vorganov (Katiuxa).

9. ETAPAKO SAILKAPENAK