Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Maiatzaren 6an hasiko da

Ineosek bere zortzikoa aurkeztu du, tartean, Jonathan Castroviejo

EITB Media

Getxoztarra oso txirrindulari garrantzitsua da hiru asteko lasterketetan.

  • Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE

    Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE

2022ko Italiako Giroa maiatzaren 6an hasiko da Budapesten eta Ineos Grenadiers taldeak bere txirrindularien zerrenda aurkeztu du jada.

Richard Carapaz talde-buru izango dute eta urtero legez Jonathan Castroviejo taldean dago Giroa irabazten laguntzeko. Getxoztarra oso txirrindulari garrantzitsua da hiru asteko lasterketetan. 

2021an egun lesionatuta dagoen Egan Bernalek erdietsi zuen garaipena eta aurten Ekuadorreko ziklistarekin errepikatu nahi dute. Horretarako hauek izango dira Giroa hasiko duten gizonak: Richard Carapaz, Jonathan Castroviejo, Jhonatan Narvaez, Richie Porte, Salvatore Puccio, Pavel Sivakov, Ben Swift eta Ben Tulett.

"Oso oroitzapen ona daukat Giroa Israelen hasi zenean. Herri horretan egotea eta gainera nire lehen parte-hartzean etapa bat irabaztea oso berezia izan zen niretzako. Oso gustukoa dudan lasterketa da Giroa, baliteke faboritoena, adierazi du Carapezek, 2019ko Giroko irabazlea.