Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Gaur, atseden eguna

Aste erabakigarria Italiako Giroan

Erredakzioa

Larunbatean aurtengo etapa nagusia korrituko da (Caldes/Val di Sole-Stelvio, 218 km): Apricako gaina, Mortirolo handia eta amaitzeko Passo dello Stelvio mendate mitikoa.

  • Joaquim Rodriguez. Argazkia: EFE

    Joaquim Rodriguez. Argazkia: EFE

Atseden eguna da gaur Italiako Giroan, aurtengo bigarrena hain zuzen ere. Igandekoa etapa gogorra izan zen. Rabottinik erakustaldia eman zuen eta Joaquim Rodriguezek lidergoa berreskuratu zuen. "Puritok" 30 segundoko aldea dauka Hesjedalekin eta 1:22koa Ivan Bassorekin.

Aste erabakigarria izango da. Asteartean 16. etapa korrituko da (Limone sul Garda-Falzes, 174 km). Arriskua azken kilometroetan egon daitake, helmuga aldapan baitago

Asteazkenean, Falzes-Cortina d'Ampezzo, 187 km: Passo Duran, Forcella Staulanza eta Passo Giau gainak gainditu beharko dituzte; helmuga maldan behera dago.

Ostegunean, San Vito di Cadore-Vedelago, 139 km: Jardunaldi laburra eta ihesaldietarako egun aproposa.

Ostiralean, Treviso-Alpe di Pampeago, 197 km: Sella di Roa, Passo Manchen, Passso Pamepago, Passo Laveze eta Alpe di Pampeado. Zalantzarik gabe, gizon indartsuen eguna izango da.

Larunbatean, Caldes/Val di Sole-Stelvio, 218 km: Aurtengo Giroko etapa nagusia. Apricako gaina, Mortirolo handia eta amaitzeko Passo dello Stelvio mendate mitikoa.

Igandean, Milan-Milan 31,5 km: Azken etapa, erlojupekoa eta podiuma.

Giroaren sailkapen nagusia:

.1. Joaquim Rodriguez (ESP-Katusha) 65h11:07
.2. Ryder Hesjedal (CAN-Garmin) 30
.3. Ivan Basso (ITA-Liquigas) 1:22
.4. Paolo Tiralongo (ITA-Astana) 1:26
.5. Roman Kreuziger (CZE-Astana) 1:27
.6. Michele Scarponi (ITA-Lampre) 1:36
.7. Beñat Intxausti (EUS-Movistar) 1:42
.8. Sergio Henao (COL-Sky) 1:55
.9. Darío Cataldo (ITA-OPQ) 2:12
10. Sandy Casar (FRA-FDJ) 2:13
11. Rigoberto Uran (COL-Sky) 2:56.