Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

3. etapa

Michael Matthewsek irabazi du, esprintean, Italiako Giroko 3. etapa

Agentziak | EITB MMEDIA

Mads Pedersen eta Kaden Groves gainditu ditu australiarrak helmugan. Etapa luze eta lasaia izan da, azken 30 kilometroetako aldapetan tropel nagusia hautsi den arte.

  • Michael Matthews, Italiako Giroko 3. etapako irabazlea

    Michael Matthews, Italiako Giroko 3. etapako irabazlea. Argazkia: Efe.

Michael Matthews txirrindulari australiarrak (Team Jayco AlUla) irabazi du astelehen honetan jokatutako Italiako Giroko 3. etapa. Guztira, 216 kilometro egin dituzte Vasto eta Melfi artean. Bigarren postua Mads Pedersen (Trek-Segafredo) danimarkarrak lortu du, eta hirugarrena, Kaden Groves (Alpecin-Deceuninck) australiarrak.

Matthewsek Giroan lortzen duen hirugarren garaipena da, 2014an Montecassinon eta 2015ean Sestri Levanten lortutakoen ostean. Remco Evenepoel belgikarrak (Soudal Quick-Step) sailkapen nagusiko lider jarraitzen du.

Etapa hasieran, Corratec Selle Italia taldeko bi txirrindularik alde egin dute tropeletik: Veljko Stonic serbiarra eta Alexander Konychev italiarra. Ihes eginda eman dituzte 170 kilometro, Montes Buitresera iritsi arte.

Talde nagusiak ez dio ihesaldiari garrantzi handirik eman, aldea 6 minutura iritsi den arte. Orduan, bi iheslariak harrapatzeko lanari ekin diote, etapako azken 35 kilometroetan ibilbidea gorabeheratsua zela kontuan hartuta. Lehen mendate txikian emaitu da ihesaldia, Valico dei Laghi di Moticcion (6,3 kilometro % 6,4ko aldapekin), helmugatik 37 kilometrora.

Rapollako tarteko esprintean, 203. kilometroan, Evenepoel liderra eta Roglic 3 segundoko saria lortzeko lehiatu dira, eta liderrak jaso ditu, aurkariei ezer oparitzeko ez dagoela argi utzita.

Esprinterren taldeak lasterketa kontrolatzen hasi dira, bereziki Pedersenen Trek Segafredo, baina azken metroetan Matthews izan da azkarrena, eta etapa irabazi du.

Asteartean, laugarren etapa

Asteartean, laugarren etapa jokatuko da, 175 kilometroko ibilbidearekin, eta tartean bigarren mailako hiru mendate igo beharko dituzte: La Crocelle (13,5 kilometro % 4,3ko aldapekin), Valico di Monti Carruozzo (8,8 kilometro, % 4,9ko aldapekin) eta Colle Molella (9,7 kilometro % 6,2ko aldapekin). Azken horren gaina helmugatik 3 kilometrora dago.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - MATTHEWS Michael (Jayco) 5:01:41

2 - PEDERSEN Mads (Trek) d. b.

3 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

4 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) d. b.

5 - OLDANI Stefano (Alpecin) d. b.

6 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarché) d. b.

7 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.

8 - VELASCO Simone (Astana) d. b.

9 - SKUJINŠ Toms (Trek) d. b.

10 - VENDRAME Andrea (AG2R) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1- EVENEPOEL Remco (Quick Step) 10:18:07

2 - ALMEIDA João (UAE) + 0:32

3 - ROGLIC Primož (Jumbo) + 0:44

4 - KÜNG Stefan (Groupama) + 0:46

5 - THOMAS Geraint (INEOS) + 0:58

6 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

7 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) + 1:02

8 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

9 - VINE Jay (UAE) + 1:08

10 - PEDERSEN Mads (Trek) + 1:18