Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

14. etapa

Geraint Thomasek ezustean galdu du lidergoa, Nico Denzek esprintean irabazitako etapan

EITB MEDIA

Ihesaldi batek erabaki du, berriro ere, etapa; zazpigarren aldiz, orain arte jokatutako 14 etapetan. Ezustekoa sailkapen nagusian izan da, Geraint Thomasek jertse arrosa galdu du, eta Bruno Armirail de lider berria.

3:25
Fotofinish

Nico Denz (BORA-hansgrohe) alemaniarra gailendu da Italiako Giroko 14. etapan, 194 kilometroko ibilbidearekin Sierre eta Cassano Magnago artean. Denzek aurtengo edizioan lortzen duen bigarren etapa garaipena da.

Sailkapen nagusiari dagokionez, ezustekoa izan da, Geraint Thomasek (INEOS) jertse arrosa galdu baitu ea Groupama taldeko Bruno Armirail da orain lAsterketako lider berria.

29 txirrindularik osatutako ihesaldiak baldintzatu du etapa. Faborito guztiak atzean geratu dira eta ez dute kezka handirik agertu ihesaldiak zulo gero eta handiagoa zabaldu duen arren. Azken kilometroetan, aurreko talde horretatik txirrindulariak alde egiten hasi dira eta  garaipena esprint txiki batean erabaki da. Hor Nico Denz izan da azkarrena, Derek Gee kanadarraren eta Alberti Bettiol italiarraren aurretik.

Euria berriro protagonista izan den egunean, tropelak soka luzea eman dio ihesaldiari. Gehiegi, beharbada, azkenean 21 minutura sartu baita helmugan faborito nagusi guztiekin, Geraint Thomas orain arteko liderra barne. Baliteke indarrak gordetzeko estrategia izatea, edo INEOSek maglia nahita galdu izana hurrengo egunetan lan gehiegi ez egiteko. Bata edo bestea egia izan ala ez, orain Bruno Armirail (Groupama) da lasterketako liderra.

Etapako sailkapena

1 - DENZ Nico (BORA ) 4:37:30

2 - GEE Derek (Israel) + d. b.

3 - BETTIOL Alberto (EF Education) d. b.

4 - REX Laurenz (Intermarché) + 0:01

5 - BALLERINI Davide (Soudal) d. b.

6 - SKUJINŠ Toms (Trek) + 0:04

7 - MAYRHOFER Marius (DSM) + 0:10

8 - OLDANI Stefano (Alpecin) + 0:20

9 - PASQUALON Andrea (Bahrain) + 0:50

10 - MAESTRI Mirco (EOLO) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - ARMIRAIL Bruno (Groupama) 56:17:01

2 - THOMAS Geraint (INEOS) + 1:41

3 - ROGLIC Primož Jumbo-Visma + 1:43

4 - ALMEIDA João (UAE) + 2:03

5 - LEKNESSUND Andreas (DSM) + 2:23

6 - CARUSO Damiano (Bahrain) + 3:09

7 - KÄMNA Lennard (BORA) + 3:33

8 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 4:26

9 - DE PLUS Laurens (INEOS) + 4:49

10 - PINOT Thibaut (Groupama) + 4:54