Itxi

Txirrindularitza

Protesta

Vueltak gaitzetsi egin du Israel-Premier Tech taldearen aurkako boikota

Agentziak | EITB Media

Israel taldeak azaldu du protesta eskubidea errespetatzen dutela, "modu baketsuan eta txirrindularien segurtasuna arriskuan jarri gabe egiten bada".

  • Israel-Tech 2025eko Espainiako Vueltan. Irudia: EFE

    Israel-Tech 2025eko Espainiako Vueltan. Irudia: EFE

Javier Guillen Espainiako Vueltaren zuzendariak gogor gaitzetsi du Figueresen (Girona) taldekako erlojupekoan Israel-Premier Tech taldea geldiarazi duten manifestarien protesta. Israelek Gazan egindako esku-hartzea arbuiatzeko ekintzak lehiaketa betean dagoen taldea geldiarazi du une batez, Guardia Zibilak manifestariak kanporatu dituen arte.

"Indarkeria ekintza bat izan da. Pertsona batzuek lasterketa boikotatu nahi izan dute, Israeli bidea galaraziz. Poliziaren aurrean salaketa aurkeztuko dugu, gertatutakoa ezin da errepikatu", hala azaldu du Guillenek.

Guillenek gogorarazi du Israel-Premier Tech ez dela talde gonbidatua, kirol merituengatik lehiatu dela Tourrean eta Giroan, eta "indarkeria ekintzarik berriro ez gertatzeko" deia egin du.

Taldeak boikota gaitzetsi du bere sare sozialetan, protesta eskubidea errespetatzen dutela adierazi dute, "modu baketsuan eta txirrindularien segurtasuna arriskuan jarri gabe egiten bada".

Gainera, Israel taldeak lasterketako antolatzaileei lanean jarraitzeko eskatu die, "protestek txirrindularien segurtasuna arriskuan jar ez dezaten".