Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Julen Arriolabengoak beste denboraldi batez jarraituko du Caja Rural-RGA Seguros taldean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrenbestez, txirrindulari arabarrak hiru sasoi beteko ditu maila horretan. Talde berdeak urte honetarako baieztatu duen zazpigarren taldekidea da.

  • Julen Arriolabengoa, Caja Rural-RGA Seguros taldeko txirrindularia

    Julen Arriolabengoa, Caja Rural-RGA Seguros taldeko txirrindularia

Julen Arriolabengoak Caja Rural-Seguros RGA taldean segiko du sasoi honetan, taldearen beharretara doitzeko egokitzapen-fasea osatu ostean. 

Hala, Arriolabengoak (Erentxun, 2001) hirugarren urtea beteko du maila horretan. Orain arte, Turkiako eta Portugalgo Itzulietako hainbat etapatan lehen hamar sailkatuen artean geratzea lortu du.

Caja Rural-Seguros RGA taldeak denboraldi honetarako berritu duen zazpigarren txirrindularia da Arriolabegoa. Horiez gain, bost fitxaketa ere egin ditu.