Txirrindularitza
Fitxaketa
Laboral Kutxa-Euskadik taldea indartu du Tiril Jørgensen fitxatuta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
25 urteko txirrindulari norvegiarra Team Coop taldetik dator, eta talde moreak sasoi berrirako egin duen hirugarren fitxaketa da.
-
Tiril Jørgensen, Laboral Kutxa-Euskadiren fitxaketa
Laboral Kutxa-Euskadik Tiril Jørgensen norvegiarra fitxatu duela iragarri du, datozen bi denboraldietarako. Team Coopetik dator, eta euskal taldeak sasoi berrirako fitxatu duen hirugarren txirrindularia da, Paula Patiño kolonbiarrarekin eta Irati Aranguren gipuzkoarrarekin batera.
Talde moreko arduradunek nabarmendu dutenez, Jørgensen (25 urte) "moldaerraza eta gaztea izateaz gain, hobetzeko aukera du". Iragan denboraldian "kalitatea hobetu" duela azpimarratu dute; besteak beste, Norvegiako Itzulian, Kataluniako Voltan eta Nafarroako Klasikoan lehen hamar sailkatuen artean geratu zen.
Jørgensen, Patiño eta Aranguren ez ezik, Naia Amondarain, Idoia Eraso, Usoa Ostolaza, Catalina Soto, Yuliia Biriukova, Yanina Kuskova, Cristina Tonetti, Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Debora Silvestri ere taldean egongo dira.
Tiril Jørgensen se une al equipo para las próximas dos temporadas ¿
— LABORALKutxaTeam (@LABORALkTeam) November 12, 2025
Después de un año 2025 en el que ha dado un paso adelante en pruebas de mucho nivel, la ciclista noruega aspira a continuar creciendo de la mano del #LaboralKutxaEuskadi.
¿¿ Tiril Jørgensen: “El equipo siempre… pic.twitter.com/Qyhnppwsyo

