Itxi

Txirrindularitza

Euskaltel

Samuel Sanchezek ezin izango du Lombardiako Giroa korritu

Erredakzioa

Euskalteleko txirrindulariak kolpe handia hartu zuen Florentziako Munduko Txapelketan, ezkerreko belaunean, eta, ondorioz, denboraldia amaitutzat eman behar izan du.

  • Samuel Sanchezek kolpea hartu zuen ezker belaunean, Florentziako Munduko Txapelketan. Efe.

    Samuel Sanchezek kolpea hartu zuen ezker belaunean, Florentziako Munduko Txapelketan. Efe.

Samuel Sanchez Euskaltel Euskadiko txirrindulariak ezin izango du Lonbardiako Giroa korritu. Lasterketa igandean hasiko da eta Asturiaseko txirrindulariak ilusio handia zuen Lombardian lehiatzeko.

Samuel Sanchezek kolpe handia hartu zuen Florentziako Munduko Txapelketan eta bere egoerak ez du hobera egin. "Samuelek azken momentura arte itxaron du erabakia hartzeko Lonbardiako Giroan egoteko gogo handia zuelako, baina lesioak sasoi betean egote galarazi dio", azaldu dute Euskalteleko ordezkariek prentsa ohar batean.

Sanchezek "kolpe handia hartu zuen ezkerreko belaunean", Florentziako Munduko Txapelketan parte hartzen ari zela.

Lombardian hiru aldiz bigarren izan da 'Samu', 2006an, 2009an eta 2012an. 2007an, berriz, hirugarren izan zen.

Lombardiako Giroa UCI World Tourreko azken lasterketa da, eta, ondorioz, Euskalteleko txirrindulariak amaitutzat eman du denboraldia.

Lonbardiako Giroa, zuzenean

Samuelen hutsa konfirmatuta, Euskaltelek ondorengo taldea eramango du Lonbardiara, Gorka Gerrikagoitiaren zuzendaritzapean: Egoi Martínez, Ion Izagirre, Gorka Verdugo, Mikel Astarloza, Juanjo Oroz, Mikel Landa eta Garikoitz Bravo.

Lombardiako Giroa zuzenean emango dute ETB-1ek eta EiTB.comek igandean, 15:00etatik aurrera.