Itxi

Txirrindularitza

Ner Group

Euskadi Fundazioak aurrera egingo du, enpresa partzuergo bati esker

Erredakzioa

Taldeak Euskadi Kontinental izena izango du eta EAEko erakundeen oniritzia dauka. Jon Odriozola txirrindulari ohia izango da kirol arduraduna.

1:02

Euskadi Fundazioaren txirrindularitza taldeak aurrera egingo du Ner Group izeneko enpresa partzuergoak proiektuan sartzea erabaki ostean. Ner Group EAEko 21 enpresek osatzen dute, eta babes ekonomikoa ziurtatu diote Euskadi Fundazioari.

Akordioaren arabera, Ner Group arduratuko da Euskadi Fundazioa koordinatzeaz. Ner Groupek Zornotzan, Bizkaian, du egoitza nagusia.

Sinatutako hitzarmenari esker, Euskadi Fundazioak biziraupena bermatuta dauka, iragan urriaren 3an 400.000 euro edo egungo 1.600 bazkideei beste 1.200 gehitzea behar zuela esan eta laguntza eskatu ostean.

Proiektu berriak EAEko erakundeen oniritzia jaso du, baina oraindik ez dute argitu zenbat denborarako akordioa lortu duten.

Arduradun nagusia: Jon Odriozola

Talde berriaren kirol eta teknika esparruetako ardura Jon Odriozola txirrindulari ohi eta Euskaltel Euskadiko kirol zuzendari ohiak izango du.

Ner Group partzuergoa 21 enpresek osatzen dute eta "pertsonen harremanetan oinarritutako antolakuntza eredua" izateagatik bereizi da. Kudeaketa ereduari "Harreman eredu berria" izena eman diote, Ner (Nuevo estilo de relaciones) gaztelaniaz.

Partzuergoak "proiektua guztion artean partekatzeko" dei egin die zaleei eta EAEko enpresen elkarteei.