Itxi

Txirrindularitza

Dopina

Rasmussen: 'Rabobank talde osoa dopatu zen 2007ko Tourrean'

Erredakzioa

Rabobank taldeko txirrindulari guztiak dopatu zirela onartu du Michael Rasmussenek bere biografian. Oscar Freire, Denis Menchov eta Juan Antonio Flecha taldean zeuden.

  • Michael Rasmussen. Argazkia: EFE

    Michael Rasmussen. Argazkia: EFE

2007ko Frantziako Tourrean Rabobankeko taldekide guztiak dopatu zirela onartu du Michael Rasmussen txirrindulari ohiak bere biografian. Taldekideen artean Denis Menchov errusiarra, eta Oscar Freire eta Juan Antonio Flecha espainiarrak zeuden.

Ryder Hesjedal kanadiarra dopatu zela eta Bjarne Riis Saxo Bank taldeko zuzendariak txirrindulariei dopatzen uzten ziela adierazi ondoren, Rabobank talde osoa dopatu zela azaldu du. "Rabobank taldeko ehuneko ehuna dopatu zen. Denek ez zuten produktu bera hartu, baina taldeak eskainitako substantziak hartu zituzten", esan du Danimarkako txirrindulari ohiak.

Freirek, Flechak eta Menchovek guztia ukatu zuten, baina Michale Boogerdek eta Thomas Dekkerrek produktu horiek hartu zituztela onartu zuten.

2007ko Tourreko Rabobank taldeko txirrindulariak: Michael Rasmussen, Denis Menchov, Michael Boogerd, Bram de Groot, Thomas Dekker, Juan Antonio Flecha, Oscar Freire, Grischa Niermann eta Pieter Weening.