Itxi

Txirrindularitza

UCIk ez du konfirmatu

Contador: 'L'equipe' egunkariak transfusioa egon daitekeela esan du

Erredakzioa

Egunkari frantziarraren arabera, laborategiak plastikozko aztarnak aurkitu ditu, transfusio baten ondorioz agertu daitezkeenak.

Alberto&' || 'nbsp;Contadorren gernuan clembuterol aztarna txikiak aurkitu dituen laborategiak plastiko aztarnak ere atzeman ditu odol-laginetan, beraz Tourreko irabazleak autotransfusioa egin ahal izan du, ''L''equipe'' egunkariaren informazioen arabera.

Hori da txirrindulari espainiarra dopatu dela adierazten duen faktore bakarra.&' || 'nbsp;Beste datu guztiek kontrakoa erakusten dute, alegia, Alberto&' || 'nbsp;Contador hartutako haragi-zati batek kutsatu duela.

Nazioarteko&' || 'nbsp;Txirrindulari&' || 'nbsp;Batasunak&' || 'nbsp;(UCI) eta Munduko Dopinaren&' || 'nbsp;Kontrako&' || 'nbsp;Ajentziak (AMA) afera aztertzeko agindua eman diote zientzialari alemaniar talde bateri, L''Equipen arabera.

Pauen Contadorri atzemandako klenbuterol kopuru txikiak doparen susmoa itzaltzen du antza.&' || 'nbsp;Baina zientzialariek klenbuterola Contadorren beraren odolaren autotransfusio batetik etor daitekeen ala ez.

Teoria hau egiaztatzeko, ikerlariek Contadorren pasaporte biologikoaren datuak aztertuko dituzte, bertan agertzen baitira odolean emandako aldaketa guztiak.

L''Equiperen arabera, "espainiarraren pasaportea, kaotikoa bada ere, ez du ezer susmagarririk agertzen".

Hala ere, egunkariak gogorarazi du transfusio txikiek, 400 mililitro baino gutxiagokoek, ez dutela arrastorik uzten pasaporte biologikoan.

Ez UCIk ezta AMAk ez dute L''Equiperen informazioa konfirmatu eta ikerketak aurrera jarraitzen duela adierazi dute.