Itxi

Txirrindularitza

"Contador auzia"

Contador: "Pozik nago espedientea Espainiako Federaziora heldu delako"

Erredakzioa

Pintoko txirrindularia eta bere talde juridikoa itxaropentsu azaldu dira, auzia Espainiako Federazioak hartu duelako.

Alberto Contador txirrindulari espainiarrak "auzia Espainiako Federazioa heldu delako pozik" dagoela esan du txirrindulariak kaleratutako ohar batean dioenez.

"Alberto Contadorren talde juridikoak zehaztasunez aztertu du UCI-k bidalitako txostena eta baikor izaten jarraitzen du. Espedientearen lekualdatzea espero genuen albistea da, orain aurreratzen jarrai dezakegulako eta helegiteak prestatzen", esan du Contadorrek.