Itxi

Txirrindularitza

Getxoko Zirkuitua

Alex Aranburu gailendu da, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Caja Rural taldearen lanak saria izan du, Movistar boteretsuak ere garaipena lortzeko borroka egin duen arren.

  • Getxoko Zirkuituko podiuma. Argazkia: Efe.

    Getxoko Zirkuituko podiuma. Argazkia: Efe.

Alex Aranburuk irabazi du Getxoko 73. Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenezko 18. edizioa. Aranburu lau txirrindulariren arteko esprintean gailendu da, Carlos Barbero (Movistar, iazko irabazlea), Jon Aberasturi (Euskadi Murias) eta Jesus Ezquerra (Burgos-BH) txirrindularien aurretik sartuta.

Espero bezala, Txomintxuko aldapak erabaki du lasterketa, bertan amaitu baitira zirkuituari emandako 18,5 kilometroko 10 itzuliak.

Lau txirrindulari lasterketa buruan geratu dira azken metroetan, eta gipuzkoarra aise gailendu da.

Aranburuk profesionaletan orain arte egindako hiru urteko ibilbidean lortu duen lehen garaipena da honakoa.