Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Tirreno-Adriatiko: Rabobankek irabazi du erlojupekoa

Erredakzioa

Talde holandarrak garaipena eskuratu du taldekako erlojupekoan. Lars Boom lasterketako aurreneko liderra da; Euskaltel-Euskadik, azken postuan amaitu du saioa.

Rabobank taldeko Lars Boom txirrindulariak jantzi du Tirreno-Adriatikoko lideraren mailota,16,8 kilometroko taldekako erlojupekoa irabazi eta gero. Talde holandarra nagusi izan da lehen etapan, izan ere lehena izan delako irteeran eta 18:08 minuko denbora ezarri duelako.

Bigarren sailkatuak Garmin Cerveloko txirrindulariak izan dira, Rabobank taldearengandik 9 segundora eta hirugarren Mark Cavendishen Columbia taldea 10 segundora.

Euskaltel-Euskadik azken postuan bukatu du proba, irabazlearengandik 1:13 minutura.

1. etapa:

1. Rabobank 18:08
2. Garmin- Cervélo + 9
3. HTC-Highroad + 10
4. Saxo Bank-Sungard + 11
5. Liquigas-Cannondale + 22
6. BMC + 26
7. Leopard-Trek + 29
8. RadioShack + 30
9. Sky + 33
10. Lampre-ISD + 37
11. Omega Pharma-Lotto + 41
12. Acqua e Sapone + 47
13. Vacansoleil-DCM + 51
14. Astana d.b.
15. Movistar Team d.b.
16. Katusha + 53
17. Farnese Vini + 55
18. AG2R + 57
19. Quick Step + 1:08
20. Euskaltel-Euskadi + 1:13

General:

1. Lars Boom (Rabobank) 18:08
2. Sebastian Langeveld (Rabobank) m.t.
3. Robert Gesink (Rabobank) m.t.
4. Bram Tankink (Rabobank) m.t.
5. Oscar Freire (Rabobank) m.t.
6. Tom Leezer (Rabobank) m.t.
7. Tyler Farrar (Garmin-Cervélo) a 9
8. Matthew Wilson (Garmin-Cervélo) m.t.