Txirrindularitza
Paris-Niza (4. etapa)
Cort-Nielsenek ezustekoa eman du ihesaldian eta Kwiatkowski da lider berria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Daniarrak kilometro baten faltan egin du hanka, eta ihesaldiko indartsuena zela erakutsi du.
-
Cort-Nielsenek irabazi du etapa. Argazkia: EFE
Paris-Nizako laugarren etapan, Magnus Cort-Nielsen (Astana) daniarra izan da indartsuena eguneko ihesaldi luzean eta bakarrik sartu da helmugan. Vichy eta Pélussin artean jokatutako etapak 212 kilometro izan ditu, eta lider aldaketa egon da amaieran; izan ere, Michal Kwiatkowski (Sky) poloniarrak jantzi du maillot horia.
Cort-Nielsenek azken kilometroaren faltan jo die erasoa iheskideei, eta garaipena ospatzeko denbora izan du, zazpi segundoko tartea atera baitio bigarren sartu den Thomas de Gendt (Lotto Soudal) belgikarrari. Etapako hirugarren tokia Giulio Ciccone (Trek) italiarrak bereganatu du.
Handik gutxira, 48 segundora, sartu da tropel nagusia, Lilian Calmejane (Direct Energie) eta Valentin Madouas (Groupama-FDJ) helmugako marran harrapatu eta gero.
Tropel horren barruan, Kwiatkowski zegoen (hamargarren izan da etapan), eta bera da lasterketako lider berria, orain artekoak (Dylan Groenewegen) hamar minutuko atzerapena izan baitu etapako bost mendateak tarteko.
Ostegun honetan, lasterketako bosgarren etapari egin beharko diote aurre txirrindulariek, 25,5 kilometroko erlojupeko bati, hain justu ere.