Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza, 7. etapa

Egan Bernal da lider berria, kolonbiarrek etapa nagusian erakustaldia eman ostean

Agentziak | Erredakzioa

Etapa garaipena Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak lortu du, Miguel Angel Lopez herrikidea bigarren izan da, 6 segundora, eta Nicolas Edet frantziarra hirugarren, 20 segundora.

1:53
Egan Bernal

Egan Bernal kolonbiarra da Paris-Niza lasterketako lider berria, zazpigarren etapa, 77. edizio honetako nagusia, jokatu ondoren. Guztira, 181,5 kilometroko ibilbidea egin dute Niza eta Turiniko portuaren artean. Etapa garaipena Daniel Felipe Martinezek eraman du, kolonbiarra hau era, Miguel Angel Lopez herrikidearen aurretik.

Martinez bera bakarrik iritsi da helmugara, eta sei segundo geroago Lopez sartu da. Nicolas Edet frantziarra hirugarren izan da 20 segundora, Simon Yatesen aurretik.

Egan Bernal hamalaugarren izan da, Martinezek baino hiru minutu eta 43 segundo eginda, baina, hala ere, bera da sailkapen nagusiko lider berria, Michal Kwiatkowskiren ordez. Poloniarrak bost minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.

Sky taldeko kolonbiarrak 45 segundoko aldea du sailkapen nagusian Philippe Gilbert belgikarrarekin eta 46koa Nairo Quintana herrikidearekin. Kwiatkowski laugarren da orain, minutu eta hiru segundora.

Igandean zortzigarren eta azken etapa jokatuko dute, Nizan hasi eta amaituta, 110 kilometroko ibilbidearekin.