Itxi

Txirrindularitza

Araban

Mikel Landa auto batek harrapatu du, Zigoitia inguruan

Agentziak | Erredakzioa

"Lehenengo azterketen arabera, dena ondo dago. Hurrengo egunetan entrenamenduetara itzultzea espero dut", azaldu du txirrindulari arabarrak sare sozialetan.

  • Mikel Landa, txirrinulariak berak sare sozialetan zabaldutako argazkian

    Mikel Landa, txirrinulariak berak sare sozialetan zabaldutako argazkian. Irudia: @MikelLandaMeana.

Auto batek Bahrain McLaren taldeko Mikel Landa txirrindularia eta haren lagun bat harrapatu ditu larunbat honetan AP-68 autobideko bidesaritik gertu. Ondoren, autoak ihes egin du.

Landak gertatutakoaren berri eman du sare sozialen bidez: "Gaur goizean, lagun batekin entrenatzen nengoela, auto batek atzetik jo gaitu eta ondoren ihes egin du. Lehen osasun azterketen arabera, dena ondo dago".

"Datozen egunetan entrenamenduetara itzultzea espero dut", gaineratu du arabarrak. Zorionez, Landak ez du zauri larririk egin.

Istripua arratsaldeko 13:15ak aldera izan da, Landa eta bere laguna N-622 autobidetik entrenatzen zeudenean, Zigoitia (Araba) inguruan, Bilboko noranzkoan, Gopegiko eta Letonako irteerak lotzen diren lekuan.

Auto-gidaria Altubeko bidesaritik atxilotu du Ertzaintzak.