Txirrindularitza
5. etapa
Poloniako Tourra: Peter Saganek bigarren garaipena eskuratu du
Erredakzioa
Liquigas-Cannondale taldeko txirrindulariak Paul Matthews eta Heinrich Haussler australiarrak gainditu ditu lidertzan sendo jarraitzeko,
-
Peter Sagan. Argazkia: EFE
Peter Saganek bigarren garaipena eskuratu du Poloniako Tourreko bosgarren etapan. Liquigas taldekoa azkarrena izan zen Zakopane hirian egindako esprintean eta lidertzan zuen aldea sendotu du.
Eguneko ihesaldian Miguel Minguez (Euskaltel-Euskadi), Vasil Kyrienka (Movistar), Mateusz Taciak (CCC-Polsat), Ruslan Pidgornyy (Vacansoleil) eta Albert Timmer (Skil-Shimano) sartu ziren, baina tropelak ondo kontrolatu zuen aldea.
Azken metroetan Romain Feillu (Vacansoleil) frantziarrak jo zuen erasoa, baina Peter Saganek erraz gaindidtu zituen bere aurkariak.
Etapako sailkapena:
.1. Peter Sagan (SVK) Liquigas 4h.52:26
.2. Paul Matthews (AUS) d.b.
.3. Heinrich Haussler (AUS) d.b.
.4. Marco Marcato (ITA) d.b.
.5. Peter Kennaugh (GBR) d.b.
- Sailkapen orokorra:
.1. Peter Sagan (SVK) Liquigas 18h.08:51
.2. Marco Marcato (ITA) Vacansoleil + 15
.3. Romain Feillu (FRA) Vacansoleil + 17
.4. Daniel Martin (IRL) Garmin-Cervelo + 20
.5. Luca Paolini (ITA) Katusha + 23.