Itxi

Txirrindularitza

Portugalgo Itzulia 2020

Lazkanok irabazi du Portugalgo Itzuliko hirugarren etapa

Erredakzioa

Caja Rural taldeko txirrindulari gasteiztarrak garaipena lortu du eguneko ihesaldian sartu eta helmuga tropel nagusiak baino hamabost segundo lehenago gurutzatuta.

  • Oier Lazkano

    Oier Lazkano, ortugaldo 3. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Oier Lazkanok (Caja Rural-Seguros RGA) irabazi du Portugalgo Itzuliko hirugarren etapa, Felgueiras eta Viseu (171,9 kilometro) artekoa. Amaro Antunesek (W52-FC Porto) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Lazkano ihesaldian sartu da beste txirrindulari batzuekin taldea osatuta, helmugarako 70 kilometro falta zirenean. Azken txanpan bakarrik geratu da lasterketaren buruan, eta garaipena lortu du, helmuga tropelak baino 15 segundo lehenago gurutzatuta.

Gasteiztarrak 4 ordu 13 minutu eta 15 segundo behar izan ditu etapa bukatzeko. Daniel MClay (Team Arkea Samsic) izan da bigarren eta Leangel Linarez (Miranda-Mortagua), hirugarren.