Itxi

Txirrindularitza

114. ekitaldia

Casper Pedersenek irabazi du Paris-Tours lasterketa Cosnefroyren aurretik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Danimarkarrak azken esprintean gainditu du txirrindulari frantziarra, probako animatzaile nagusia izan dena.

1:20
Casper Pedersen
Casper Pedersen (Sunweb) danimarkarrak irabazi du Paris-Tours lasterketaren 114. edizioa, Benoit Cosnefroy (AG2R La Mondiale) frantziarra esprintean gaindituta.

Frantziako lasterketa klasikoa Pedersen eta Cosnefroyren arteko buruz burukoarekin amaitu da. Hain zuzen ere, Cosnefroy izan da probako animatzaile nagusia, baina amore eman behar izan du azken metroetan. Ondorioz, 213 kilometroko lasterketako bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

Joris Nieuwenhuis herbeheretarra 30 segundora iritsi da, hirugarren tokian, eta Sunweb taldearen lan bikaina borobildu du.