Txirrindularitza
2021ko maiatzaren 21era arte
9 hilabeteko zigorra Groenewegenentzat
eitb.eus
Poloniako Itzuliko lehen etapan Fabio Jakobsenen eroriko larria eragin zuen.
-
Istripuaren momentua
Txirrindularien Nazioarteko Elkarteak (UCI) bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio Jumbo-Visma taldeko Dylan Groenewegen ziklistari Poloniako Itzuliko lehen etapan Fabio Jakobsenen eroriko larria eragin zuelako.
Groenewegenek berak onartu zuen bere marratik desbideratu egin zela eta bide batez UCIko araudia urratu zuela. Txirrindulariak berak ikerketan lagundu egin du eta zigorra betetzea onartu ere. Beraz, 2021ko maiatzaren 21era arte ezin izango du lasterketarik jokatu Holandarrak.
Poloniako lehen etapan gertu zen
Dylan Groenewegen (Jumbo-Visma) eta Fabio Jakobsen (Deceuninck-Quick-Step) garaipenaren bila zebiltzan nor baino nor gehiago esprintaren eskuin aldetik. Alabaina, une batean, lehenengoak eskuinerantz egin du eta Jakobseni bidea oztopatu zion. Deceuninceko txirrindulariak hesien aurka egin zuen talka, eta aurretik eraman zuen helmugan kokatuta zegoen argazkilari bat ere.
Groenewegenek ere erorikoa jasan zuen jarraian, baina bera sartu zen helmugan lehendabiziko tokian Hala ere, geroago, epaileek lasterketatik bota zuten, istripua hark eragin duela iritzita. Hartara, Jakobsen izan zen etaparen garailea.