Itxi

Txirrindularitza

PROVENTZAKO Tourra

Izagirrek, Enric Masek, Bernalek eta Alaphilippek Mont Ventouxen ikusiko dute elkar

EITB MEDIA

Ostegunetik igandera bitartean jokatuko da lasterketa mendi mitikoa gakoa izango delarik. EITBn zuzenean jarraitu ahal izango da arratsaldero.

  • Tropela, berriro ere errepideetan

    Tropela, berriro ere errepideetan

2021eko Proventzako Tourra ostegunetik igandera bitartean jokatuko da, tropeleko hamaika izar bertan izango direlarik eta Mont Ventoux mendi mitikoa lekuko.

Egan Bernal, 2019ko Frantziako Tourreko irabazlea, Julian Alaphilippe munduko txapelduna, Enric Mas eta Gorka Izagirre, 2019ko Proventzako Tourreko garailea, izango dira izar nagusiak.

Halere, izen handiko beste asko izango dira Aubagneko irteeran: Alekansdr Vlasov errusiarra (Astana); Michal Kwiatkowski (Ineos), bigarren egin berri du Bessegesen; Philippe Gilbert (Lotto Soudal) eta Bauke Mollema (Trek-Segafredo), besteak beste.

Movistar taldean, Masekin batera, Imanol Erviti arituko da, eta Carlos Verona, Sergio Samitier, Lluis Mas, Matteo Jorgenson eta Abner Gonzalez taldekideek osatuko dute.

Euskal txirrindulariei dagokienez, "Eusko-Astana" nabarmendu behar da, 4 gizonekin: aurretik aipatutako Gorka Izagirre, Jon anaia, Omar Fraile eta Alex Aranburu. Team Bahrain Victoriousen, Pello Bilbao izango dugu, eta Victor de la Parte, Direct Energy taldean.

Ibilbideari dagokionez, lehenengo bi jardunaldiek ibilbide gorabeheratsua izango dute, ihesaldietarako aproposak; larunbatean, etapa nagusia jokatuko da, Mont Ventoux mendiko igoerarekin (14,6 kilometroko luzera eta batez beste % 7,6ko maldak), eta igandean, gizon azkarrentzako eguna izango da, Salon-de-Provencen amaituko baita etapa.

Etapak

Otsailak 11, 1. etapa: Aubagne- Six-Fours-les-Plages (179.3 km)

Otsailak 12, 2. etapa: Cassis - Manosque (170.6 km)

Otsailak 13, 3. etapa: Istres - Mont Ventoux / Chalet Reynard (153.9 km)

Otsailak 14, 4. etapa: Avignon - Salon-de-Provence (163.2 km)

Aurreko urteetako irabazleak

2020: Nairo Quintana (KOL)

2019: Gorka Izagirre (EUS)

2018: Alexandre Geniez (FRA)

2017: Rohan Dennis (AUS)

2016: Thomas Voeckler (FRA)