Itxi

Txirrindularitza

21. ETAPA

Roglicek bereganatu du Vuelta, baita azken erlojupekoa ere

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jumbo taldeko esloveniarrak jarraian irabazten duen hirugarren Espainiako Itzulia da. Aurtengo ekitaldian lau etapa irabazteko gai izan da

1:31
Primoz Roglic

Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarrak eskuratu du 2021eko Espainiako Itzulia, hirugarren urtez jarraian. Gainera, maisutasunez amaitu du lasterketa, Padron eta Santiago de Compostela artean jokatu den 33,8 kilometroko erlojupekoan erakustaldia emanez, hain zuzen ere.

Roglic txapeldun olinpikoa da erlojuaren aurkako lehian, eta 44:02ko denborarekin irabazi du azken etapa, aurtengo Vueltan lortu duen laugarren garaipena izan duena.

Magnus Cort Nielsen daniarra (EF Education First) izan da bigarren, eta Thymen Arensman (DSM) herbeheretarra, berriz, hirugarren.

Sailkapen nagusian, Roglic igo da podiumeko maila gorenera, Enric Mas balearra (Movistar) bigarrenera eta Jack Haig australiarra (Bahrain) hirugarrenera.

Sailkapen osagarrietan, igotzailerik onena nor izan den egiaztatzen duen elastikoa Michael Storer australiarrak (DSM) eraman du soinean; maillot berdea Fabio Jakobsen herbeheretarrarentzat (Deceuninck Quick Step) izan da; gazte onenarena Gino Mader suitzarrak (Bahrain) irabazi du, eta taldekakoa, berriz, Bahrainek. Azkenik, Magnus Cort Nielsen daniarrak eskuratu du txirrindulari lehiatuenaren saria.

21. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 0:44:02

2 - CORT Magnus (EF) +0:14

3 - ARENSMAN Thymen (DSM) +0:52

4 - CERNÝ Josef (Deceuninck) +1:16

5 - HAGA Chad (DSM) +1:43

6 - BERNAL Egan (INEOS) +1:49

7 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +1:52

8 - KRUIJSWIJK Steven (Jumbo) d.b.

9 - MAS Enric (Movistar) +2:04

10 - IZAGIRRE Ion (Astana) +2:06

LASTERKETAKO BEHIN BETIKO SAILKAPENA:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 83:55:29

2 - MAS Enric (Movistar) +4:42

3 - HAIG Jack (Bahrain) +7:40

4 - YATES Adam (INEOS) +9:06

5 - MÄDER Gino (Bahrain) +11:33

6 - BERNAL Egan (INEOS) +13:27

7 - DE LA CRUZ David (UAE) +18:33

8 - KUSS Sepp (Jumbo) +18:55

9 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +20:27

10 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) +22:22