Itxi

Txirrindularitza

Belgikan

Fabian Cancellara, gainditu beharreko aurkaria E3 Harelbeke klasikoan

Erredakzioa

Azkenengo bi edizioak irabazi ditu txirrindulari suitzarrak eta Tom Boonenekin batera Belgikako lasterketa irabazteko faborito nagusia da.

  • Tropela. Argazkia: EFE

    Tropela. Argazkia: EFE

Munduko Zirkuituan aurreneko aldiz sartu da gaur jokatuko den E3 Harelbeke Belgikako klasikoa. Proba irabazteko bi faborito nagusi daude beste guztein gainetik, azken bi urteetako garailea, Fabian Cancellara (Radioshack), eta Tom Boonen (Omega), lau edizio irabazi dituen esprinterra.

Gainera, beste bi hautagai nagusi izango dira errepidean, BMC taldeko Philippe Gilbert eta Munduko Txapelketa hiru alditan irabazi duen Oscar Freire espainiarra. Gilbertek aurten ez du garaipenik lortu eta etxeko zaleen aurrean maila erakusteko irrikitan egongo da.

Euskaltel Euskadi taldeak Ricardo Garcia, Jon Izaguirre, Juan Jose Oroz, Ruben Perez, Adrian Saez eta Pablo Urtasun izango ditu tropelean.

Ibilbidean 13 mendate txiki gainditu beharko dituzte txirrindulariek, Van Geraardsbergen Harresia barne.