Itxi

Txirrindularitza

Atariko etapa

Gannak irabazi du Proventzako Tourreko estreinako erlojupekoa eta lasterketako liderra da

EITB Media

Filippo Ganna onena izan da 7,1 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan. Hayter izan da bigarren 12 segundora eta Ludvigsson hirugarren, 13 segundora.

4:08
Filippo Ganna

Filippo Gannak (Ineos Grenadiers) irabazi du Proventzako Tourreko atariko etapa. Italiarra nagusi izan da 7,1 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoan, eta liderraren elastikoa jantzi du.

Gannak 8 minutu eta 4 segundoko marka egin du. Taldekide duen Ethan Hayter (Ineos Grenadiers) izan da bigarren 12 segundora eta Tobias Ludvigssonek (Groupama - FDJ) amaitu du hirugarren postuan, 13 segundora.

Faboritoen artean Julian Alaphilippe (Quick-Step Alpha Vinyl) izan da onena; frantziarrak seigarren postuan amaitu du erlojupekoa, Gannarekiko 17 segundora. Gorka Izagirre (Movistar) euskal txirrindulariak Alaphilippek baino 13 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Izagirrek segundo bat atera dio Nairo Quintanari (Arkea samsic), eta 8 segundo Richard Carapazi (Ineos Grenadiers).

Iaz Proventzako Tourra irabazi zuen Ivan Ramiro Sosak (Movistar) 37 segundo galdu ditu Alaphilippekiko.