Itxi

Txirrindularitza

25. EKITALDIA

Marta Cavallik bereganatu du Flèche Wallonne, Van Vleutenen aurretik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ane Santesteban errenteriarra hamargarren sartu da, garailearengandik 42 segundora.

0:31
Marta Cavalli

Marta Cavalli (FDJ) italiarrak irabazi du Huy eta Huyko Harresiaren artean jokatu den emakumezkoen Flèche Wallonne lasterketaren 25. edizioa, 133,4 kilometroko ibilbidea bete eta gero. Cavallik lehia ezin estuagoa izan du azken metroetan Movistar taldeko Annemiek Van Vleuten herbeheretarrarekin.

Van Vleutenek aurrera jo du azeleratu zuen Huyko Harresiaren lehendabiziko arrapaletan (1,3 kilometro, % 9ko batez besteko maldekin, % 26raino iritsiz), eta 5 txirrindulari joan dira berarekin. Buruan bakarrik geratu arte ekin dio, zulo txiki bat irekitzeko gai izan da; aitzitik, Cavallik, azkenerako, eutsi egin dio bere gurpilari.

Zirraragarria izan da bien arteko lehia, amaierarako 100 metrora italiarraren alde erabaki dena, hark behin betiko eraso kolpea jo duenean.

Horrenbestez, Amstel Gold Race lasterketan garaipena lortu eta hamar egunera, Marta Cavallik (Cremona, 24 urte) beste garaipen erraldoi bat lortu du. Van Vleutenen erasoari eutsi eta azken metroetan gailenduta.

Helmugan hirugarren Demi Vollering (Sd Worx) izan da, 10 segundora. Mavi Garcia (UAE Emirates) espainiarra bosgarren helmugaratu da, 21 segundora, Paris-Roubaix irabazi berri duen Elisa Longo Borghini italiarraren aurretik. Bere aldetik, Ane Santesteban (BikeExchange) gipuzkoarrak hamargarren postua lortu du, 42 segundora.

AZKEN SAILKAPENA:

1 - CAVALLI Marta (FDJ) 3:38:37

2- VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d.b.

3 - VOLLERING Demi (Team SD Worx) +0:10

4 - MOOLMAN Ashleigh (Team SD Worx) +0:17

5 - GARCÍA Mavi (UAE Team) +0:21

6 - LONGO BORGHINI Elisa (Trek - Segafredo) +0:30

7 - LIPPERT Liane (Team DSM) +0:33

8 - DOEBEL-HICKOK Kristabel (EF Education) +0:37

9 - KASTELIJN Yara (Plantur-Pura) +0:40

10 - SANTESTEBAN Ane (Team BikeExchange) +0:42