Itxi

Txirrindularitza

Poloniako Tourra (5. etapa)

Bauhausek irabazi du Poloniako Tourreko 5. etapa, eroriko batek eragin duen esprint murriztuan nagusituta

EITB Media

Phil Bauhaus nagusitu da Poloniako Tourreko bosgarren etapan. Azken metroetan erorikoa egon da tropelean, zortzi txirrindulariko taldetxo bat iritsi da aurretik azken metroetara eta Bauhausek bereganatu du garaipena. Higuitak jarraitzen du lider.

  • Phil Bauhaus

    Phil Bauhaus, 5. etapako irabazlea: EFE

Phil Bauhausek (Bahrain Victorious) irabazi du Poloniako Tourreko bosgarren etapa, asteazken honetan (abuztuak 3) Lancut eta Rzeszow artean egin dena 178,1 kilometroko ibilbidearekin. Sergio Higuitak (BORA hansgrohe) jarraitzen du liderraren elastikoaren jabea izaten.

Azken kilometroan eman den erorikoak balditzatu du etapa amaiera. Helmugarako 800 metro falta zirenean erorikoa eman da tropelean, eta hainbat txirrindulari lurrera joan direnez, zortzi txirrindulariko taldetxoa iritsi da buruan azken zuzengunera; esprintean, Bauhaus izan da onena. Alemaniarraren ostean helmugaratu dira Arnaud Demare (Groupama-FJD) eta Nikias Arndt (DSM), bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Higuita liderra, etapa irabazlearekiko 46 segundora helmugaratu da, erorikoaren eraginez moztuta geratu delako, baina erorikoa azken kilometroaren barruan gertatu denez, irabazlearen denbora bera eman diote, beste txirrindulari guztiei bezala.

Bosgarren etapa jokatu ostean, Sergio Higuita da sailkapen nagusiko liderra, eta lau segundo ateratzen dizkio bigarren den Pello Bilbaori (Baharin Victorious). Hirugarren postuan da Quinten Hermans (Intermarche-Wanty-Gobert Materiuax), liderrarekiko sei segundora.

Bosgarren etapako sailkapena:

1 - BAUHAUS Phil (Bahrain) 4:16:19

2 - DEMARE Arnaud (Groupama) d. b.

3 - ARNDT Nikias (DSM) d. b.

4 -KANTER Max (Movistar) d. b.

5 - THEUNS Edward (Trek) m. t.

6 - MILAN Jonathan (Bahrain) d. b.

7 - PAGE Hugo (Intermarche) d. b.

8 - MULLEN Ryan (BORA) d. b.

9 - GUARNIERI Jacopo (Groupama) d. b.

10 -STOSZ Patryk (Poland) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - HIGUITA Sergio (BORA) 24:09:05

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:04

3 - HERMANS Quinten (Intermarché) +0:06

4 - ULISSI Diego (UAE) +0:10

5 - SOBRERO Matteo (BikeExchange) d. b.

6 - CARAPAZ Richard (INEOS) d. b.

7- HAYTER Ethan (INEOS) d. b.

8 - PACHER Quentin (Groupama) d. b.

9 - HAMILTON Lucas (BikeExchange) d. b.

10 - CRAS Steff (Lotto Soudal) d. b.