Itxi

Txirrindularitza

MUNICH 2022

Lazkano 15. izan da Europako Txapelketako erlojupekoan, eta Isasik 24. postuan amaitu du

EITB Media

Oier Lazkano hamabosgarren izan da gizonezkoen mailako erlojupekoan. Emakumezkoen mailan, Ziortza Isasi hogeita laugarren izan da.

  • Ziortza Isasi

    Ziortza Isasi, Europako Txapelketako erlojupekoan. Argazkia: EFE

Oier Lazkano 15. izan da eta Ziortza Isasi 24. Europako Txapelketako erlojupekoan. Bi euskal txirrindulariek lan ona egin dute Fürstenfeldbrucken hasi eta amaitu den eta 24 kilometroko ibilbidea izan duen proban.

Gizonezkoen mailan, Oier Lazkanok 28 minutu eta 50 segundoko marka egin du, txapelduna izan den Stefan Bisseggerrekiko (Suitza) 1'49"ra. Suitzarra den Stefan Küng izan da bigarren, irabazlearekiko segundo bakarrera. Filippo Gannak (Italia) osatu du podiuma, 9 segundora.

Emakumezkoen mailako erlojupekoan Ziortza Isasi 24. izan da. Basque Teameko txirrindulariak 34 minutu eta 50 segundoko marka egin du Fürstenfeldbruckeko 24 kilometroko ibilbidean. Bizkaitarrak txapelduna izan den Marien Reusserrek (Suitza) baino 3'50" gehiago behar izan ditu ibilbidea betetzeko. Ellen van Dijk (Herbehereak) izan da bigarren Reusserrekiko 6 segundora, eta Riejanne Markus (Herbehereak), hirugarren, 28 segundora.

Gizonezkoen erlojupekoaren sailkapena:

1 - BISSEGGER Stefan (Suitza) 0:27:05

2 - KÜNG Stefan (Suitza) +0:01

3 - GANNA Filippo (Italia) +0:09

4 - BJERG Mikkel (Danimarka) +0:28

5 -BODNAR Maciej (Polonia) +0:38

6 - HEALY Ben (Irlanda) +0:57

7 - VAUQUELIN Kevin (Frantzia) +1:13

8 - HULGAARD Morten (Danimarka) d. b.

9 - VAN EMDEN Jos (Herbehereak) +1:22

10 - KANGERT Tanel (Estonia) +1:26

----------------------------------------------------------------

15 - LAZKANO Oier (Euskadi) +1:45

Emakumezkoen erlojupekoaren sailkapena:

1 - REUSSER Marlen (Suitza) 0:31:00

2 - VAN DIJK Ellen (Herbehereak) +0:06

3 - MARKUS Riejanne (Herbehereak) +0:28

4 - CORDON-RAGOT Audrey (Frantzia) +0:54

5 - KIESENHOFER Anna (Austria) +1:01

6 - LABOUS Juliette (Frantzia) +1:02

7 - VAN DE VELDE Julie (Belgika) +1:31

8 - SCHWEINBERGER Christina (Austria) +1:33

9 - HARTMANN Elena (Suitza) +1:38

10 - SKALNIAK-SÓJKA Agnieszka (Polonia) +1:51

------------------------------------------------------------------------

24- ISASI Ziortza (Euskadi) +3:50

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena