Itxi

Txirrindularitza

IRAILAK 9, OSTIRALA

2022ko Espainiako Vueltako 19. etaparen profila eta ibilbidea: Talavera – Talavera (138,3 km)

EITB MEDIA

Tropelak etapa laburra baina intensitate handikoa izango du aurretik. Txirrindulariek bi aldiz igo beharko dute Pielago mendatea.

  • 2022ko Espainiako Vueltako 19. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

    2022ko Espainiako Vueltako 19. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

Albisteak (16)

Irailaren 9an jokatuko da Espainiako Vueltako 19. etapa, Talavera de la Reinan hasi eta amaituko dena. Hau gaindituta, bi jardunaldi baino ez zaizkio geratuko lasterketari.

Txirrindulariek 138,3 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Abiadura biziko etapa izatea espero da, eta horrek ezustekoren bat edo beste eragin dezake tropelean.

Bi aldiz igoko dute Pielago mendatea; 30,3. eta 96,1. kilometroetan, hain justu. Bigarren mailako mendatea da, 9,3 kilometroko igoera duena, eta bere malden batez bestekoa % 5,6koa da. Bigarren igoeraren osean, 40 kilomtro inguru geratuko dira helmugaraino, maldan behera horietako gehienak.

Litekeena da ihesaldi bat garaipenerako aukerekin iristeko azken aukera izatea aurtengo Vueltan.

Ikusi 18. etaparen profila | Ikusi 20. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Espainiako Vueltako 19. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

2022ko Espainiako Vueltako 19. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 19. etapa (irailak 9)

Ibilbidea: Talavera de la Reina – Talavera de la Reina

Distantzia: 138,3 km.

Hasiera-ordua: 14:03.

Amaiera-ordua: 17:20 (42 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:41 (38 km/h).

Mendiko saria: Pielagoko mendatea (2. mailakoa), 30,3 kilometroan. Pielagoko mendatea (2. mailakoa), 96,1 kilometroan.