Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra

Peter Saganek garaipena lortu du hirugarren etapan

Erredakzioa

Liquigas taldeko txirrindularia esprintean nagusitu da eta bere bigarren garaipena lortu du 2012ko Suitzako Tourrean. Baden Cooke izan da bigarren, eta Ben Swiftek bukatu du hirugarren.

01:43
Peter Sagan
Peter Sagan (Liquigas) eslobakiarrak irabazi du Suitzako Tourreko hirugarren etapa eta bere bigarren garaipena eskuratu du atariko erlojupekoa ere irabazi baitzuen. Martigny eta Aarberg arteko 194,7 kilometroko etapa esprintean erabaki zen eta Liquigaseko txirrundlaria izan zen onena. Rui Costak (Movistar) jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoa.

Saganek esprint zail bat irabaztea lortu du. Bere taldearen lan bikainaz baliatu da iritsiera zailari aurre egiteko. Saganen atzetik, Baden Cooke (Orica-GreenEdge) eta Ben Swift (Sky) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan.

3. etapako sailkapena:

.1. Peter Sagan (SVK) Liquigas 4:35:32
.2. Baden Cooke (AUS) Orica GreenEdge d.b.
.3. Ben Swift (GBR) Sky d.b.
.4. Jacopo Guarnieri (ITA) Astana + 03
.5. Allan Davis (AUS) Orica GreenEdge d.b.
.6. Yauheni Hutarovich (BLR) Francaise d.b.
.7. Lloyd Mondory (FRA) AG2R d.b.
.8. Tyler Farrar (USA) Garmin d.b.
.9. Daniele Colli (ITA) Type 1 d.b.
10. Marcus Burghardt (ALE) BMC d.b.

Sailkapen nagusia:


.1. Rui Costa (POR) Movistar 11:06:57
.2. Frank Schleck (LUX) RadioShack + 8
.3. Roman Kreuziger (CZE) Astana + 15
.4. Thibaut Pinot (FRA) Francaise + 19
.5. Nicolas Roche (IRL) AG2R + 21
.6. Thomas Löfkvist (SUE) Sky d.b.
.7. Alejandro Valverde (ESP) Movistar + 23
.8. John Gadret (FRA) AG2R + 24
.9. Mikel Nieve (EUS) Euskaltel-Euskadi + 26
10. Thomas Danielson (USA) Garmin + 29