Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Tourra

Rui Costak irabazi du itzulia

Erredakzioa

Astanako txirrindularia den Tanel Kangertek irabazi du azken etapa. Frank Schleck izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Leipheimerrek bukatu du hirugarren postuan. Mikel Nieve bosgarren izan da.

02:46
Rui Costa portugaldarrak Suitzako Tourra irabazi du

Tanel Kangertek (Astana) irabazi du Suitzako Tourreko bederatzigarren eta azken etapa, baina itzulia Rui Costa (Movistar) portugaldarrak irabazi du.

Kangertek helmugara iritsi baino bi kilometro lehenago jo zuen azken erasoa, eta Jeremy Royk (FDJ) bakarrik jarraitu zuen bere erritmoa. Bi txirrindulariak batera iritsi ziren azken metroetara, baina Kangertek erraz irabazi zuen esprintean.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez zen aldaketarik egon, eta ondorioz, Rui Costa izendatu ze Suitzako Tourreko irabazle. Frank Schleckek (RadioShack) bukatu zuen bigarren sailkapen nagusian eta Levi Leipheimer (Omega) izan zen hirugarren. Mikel Nievek (Euskaltel-Euskadi) sailkapen nagusiko bosgarren postuan bukatu zuen sailkapen nagusian.

Bederatzigarren etapako sailkapena:

1. Tanel Kangert (Astana) 5:54:22
2. Jeremy Roy (FDJ) + 2"
3. Matteo Montaguti (Ag2R) + 30"
4. Robert Kiserlowski (Astana) + 1:46
5. Steven Kruijwisk (RAB) + 1:46

Sailkapen nagusia:

1. Rui Costa (Movistar Team)
2. Frank Schleck (RadioShack) + 14"
3. Levi Leipheimer (Omega) + 21"
4. Robert Gesink (Rabobank) + 25"
5. Mikel Nieve (Euskaltel Euskadi) + 40"