Itxi

Txirrindularitza

BURGOSKO ITZULIA (4. ETAPA)

Oier Lazkanok bereganatu du Burgosko Itzuliko 4. etapa

EITB MEDIA

Ihesaldiko taldeburua izan da eta esprintean gailendu zaio bigarren izan den Santiago Buitrago kolonbiarrari.

4:33
Oier Lazkano

Oier Lazkano Movistar taldeko txirrindularia izan da Burgosko Itzuliko laugarren etapako irabazlea, Acebal-Vizcarra gaineko igoeran Santiago Buitrago Bahrein taldeko txirrindulari kolonbiarra gaindituta. Raul Garcia Pierna helmugaratu da hirugarren.

Etaparen hasieran sortutako ihesaldia arazorik gabe iritsi da azken mendateraino. Primoz Roglicen liderraren maillota arriskuan ez zegoenez, pelotoiak ez du esfortsu gehiegi egin haiek harrapatzeko.

Hasi eta 8 kilometrora, Oier Lazkano (Movistar), Jay Vine (UAE Team Emirates), Matteo Fabbro (Bora), Jonathan Caicedo (EF Education), Samuele Batistella (Astana), Joan Bou (Euskaltel), Gianluca Brambilla (Q36.5 Cycling Team) tropeletik joan dira, eta geroago Santiago Buitrago (Bahrein Victorious) eta Raul Garciía Pierna (Equipo Kern Pharma) batu zaizkie.

Errelebo laburrak eman dira haien artean, baina inor ez da behin betiko eraso bat egitera ausartu, helmugatik kilometro batera Gianluca Brambilla Q36.5 taldeko txirrindulariak erasoa jo,  duen. García Pierna eta haren taldekideak eraso hori neutralizatzeaz arduratu dira.

Helmugatik 400 metrora, Joan Bou saiatu da, baina ez da nahikoa izan. Helmugarako 200 metrora, Oier Lazkanok eraso gogorra jo du, Buitragok bakarrik jarraitu ahal izan duena, baina Espainiako txapelduna indartsu jarri da eta metro eskaseko aldeaz kolonbiarra gainditu du.

4. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - LAZKANO Oier (Movistar) 3:56:05

2 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) d. b.

3 - GARCIA PIERNA Raul (Kern Pharma) +0:03

4 - CAICEDO Jonathan Klever (EF) d. b.

5 - BRAMBILLA Gianluca (Q36.5) d. b.

6 - LOPEZ Harold Martín (Astana) d. b.

7 - FABBRO Matteo (BORA) +0:05

8 - BOU Joan (Euskaltel) d. b.

9 - VINE Jay (UAE) d. b.

10 - GARCIA CORTINA Iván (Movistar) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - ROGLIC Primoz (Jumbo) 12:16:29

2 - VLASOV Aleksandr (BORA) +0:33

3 - YATES Adam (UAE) +0:38

4 - HOWSON Damien (Q36.5) +1:04

5 - BENNETT George (UAE) +1:52

6 - ROMO Javier (Astana) +2:10

7 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +2:26

8 - GARCIA RAUL (Kern Pharma) +3:49

9 - VIEN Jay (UAE) +3:52

10 - LOPEZ Harold M. (Astana) +3:59