Itxi

Txirrindularitza

6. etapa

Vingegaardek ez du aurkaririk izan Tirreno-Adriaticoko etapa nagusian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako seigarren etapa, Sassoferrato eta Monte Petrano (Cagli) artekoan. Visma-Lease a Bike taldeko liderrak minutu erdiko aldea atera die Juan Ayuso (UAE) eta Jai Hindley txirrindulariei.

  • Vingegaardek ez du aurkaririk izan Tirreno Adriatikoko etapa nagusian

    Vingegaardek ez du aurkaririk izan Tirreno Adriatikoko etapa nagusian Argazkia: EFE

Nagusitasun ukaezineko beste erakustaldi bat emanda, oraingoan Monte Petranoko igoera gogorrean eta helmugarako 6 kilometro falta zirenean egindako erasoarekin, Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarrak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako etapa nagusia, Juan Ayuso (UAE) eta Jai Hindley txirrindularien aurretik.

Lasterketako etapa nagusian, gogorrenean, Sassoferrato eta Cagli arteko 180 kilometroko ibilbidean, hiru mendate puntuagarri eta Monte Petrano 10 kilometroko igoera (% 12ko batez besteko pendizarekin) zituen ibilbidean, gainerako taldekideak baino askoz indartsuago dagoen txirrindulari baten enegarren klase magistrala utzi du Visma-Lease a Bike taldeko liderrak.

Tropelean nagusi dela jakinda, eta Richard Carapaz Vingegaard ekuadortarraren ihesa ikusita ia gozatzen, lasterketa bikain kudeatu du. Izan ere, txirrindulari arrunta ez dela erakutsita, bakarrik igaro du helmuga, 4 ordu eta 31 minutuko erlojupekoa eginda, Ayusoren eta Jai Hinleyren (Bora) aurretik (26 segundora iritsi dira helmugara).

Igande honetan, San Benedetto del Tronton, Vingegaard Tirreno-Adriaticoko txapelduna izango da, bigarren sailkatua, Ayuso, minutu bat eta 24 segundora baitu.

6. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 4:31:57

2 - AYUSO Juan (UAE Team Emirates) +0:26

3 - HINDLEY Jai (BORA) d.b.

4 - DEL TORO Isaac (UAE) +0:36

5 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +0:42.

6 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) d. b.

7 - KÄMNA Lennard  (BORA) +0:46

8 - ARENSMAN Thymen (INEOS) d.b.

9 - UIJTDEBROEKS Cian (Team Visma) +0:48

10 - POELS Wout (Bahrain) +1:14


SAILKAPEN OROKORRA:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma)  23:06:32

2 - AYUSO Juan (UAE) +1:24

3 - HINDLEY Jai (BORA) +1:52

4 - DEL TORO Isaac (UAE Team) +2:20

5 - O'CONNOR Ben (Decathlon AG2R) +2:24

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) +2:25

7 - UIJTDEBROEKS Cian (Team VISMA) +3:10

8 - KÄMNA Lennard (BORA) +4:02

9 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +4:05

10 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +4:24.