Txirrindularitza
Limburgon (Holanda)
Igande honetan jokatuko da gizonezkoen iraupen proba
Erredakzioa
Castroviejo, Lastras, Valverde, Contador, Flecha, Freire, Moreno, Joaquim Rodriguez eta Samuel Sanchez txirrindulariek osatuko dute Espainiako taldea.
-
Alberto Contadorren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Igande honetan gizonezkoen iraupen proba jokatuko da Limburgon (Holanda), Munduko Txirrindularitza Txapelketan. Probak 267 kilometro izango ditu eta emozioa ziurtatuta dago.
Jonathan Castroviejo, Pablo Lastras eta Alejandro Valverde (Movistar), Alberto Contador (Saxo Bank), Juan Antonio Flecha (Sky), Oscar Freire, Dani Moreno eta Joaquim Rodriguez (Katusha) eta Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) txirrindulariek osatuko dute Espainiako taldea.