Publizitatea
Itxi

2021/07/07

17:47

Frantziako Tourra 2021

11. etapa

Van Aert nagusitu da Tourreko 11. etapan ihesaldi luze bat garaipenarein biribilduta

A. B. E. | EITB Media

Jumbo Vismako txirrindulari belgikarra izan da ihesaldiko onena eta Mont Ventouxeko bigarren igoeran aurkariak atzean utzi ostean, bakarrik iritsi da helmugara. Tadej Pogacarrek lidergoari eutsi dio.

0:00
Wout van Aert
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wout van Aertek (Jumbo Visma) irabazi du Frantziako Tourreko 11. etapa, ihesaldi baten ostean helmuga lehen postuan gurutzatuta. Bestalde, Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) lidergoari eutsi dio.

Van Aert eguneko ihesaldian sartu da, Mont Ventouxeko bigarren igoeran atzean utzi ditu aurkariak, eta bakarrik iritsi da Malauceneko helmugara. Belgikarrak amaiera biribila eman dio egunean zehar egindako lanari.

Faboritoen arteko lehian Ben O'Connorrek (AG2R Citröen) txakalaldia izan du, eta sailkapen nagusiko bigarren postutik bosgarrenera arte jaitsi da. Rigoberto Uran (EF Education - Nippo) da bigarren orain. Kolonbiarra Richard Carapaz (Ineos Grenadiers), Pogacar eta Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) txirrindulariekin batera helmugaratu da. Vingegaardek erasoa jo du Mont Ventouxeko bigarren igoeran eta Pogacar atzean utzi du, nahiz eta esloveniarrak danimarkarra harrapatu egin duen jaitsieran.

Tadej Pogacar dago sailkapen nagusiko lehen postuan, Uran da bigarren 5'18"ra, Vingegaard hirugarren da 5'32"ra eta Carapaz liderrarekiko 5'33"ra dago laugarren postuan. O'Connor bosgarren da, 5'58"ra.

11. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 5:17:43

2 - ELISSONDE Kenny (Trek) +1:14

3 - MOLLEMA Bauke (Trek) m.t.

4 - POGACAR Tadej (UAE) +1:38

5 - URÁN Rigoberto (EF) m.t.

6 - CARAPAZ Richard (INEOS) m.t.

7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) m.t.

8 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1:56

9 - KELDERMAN Wilco (BORA) m.t.

10 - MAS Enric (Movistar) +3:02

11 - BILBAO Pello (Bahrain) +3:28

 

SAILKAPEN NAGUSIA 11. ETAPAREN OSTEAN:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 43:44:38

2 - URÁN Rigoberto (EF) +5:18

3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +5:32

4 - CARAPAZ Richard (INEOS) +5:33

5 - O'CONNOR Ben (AG2R) +5:58

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) +6:16

7 - LUTSENKO Alexey (Astana) +6:30

8 - MAS Enric (Movistar) +7:11

9 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +9:29

10 - BILBAO Pello (Bahrain) +10:28

11 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +15:35

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;