Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

10. etapa

Cavendishek hirugarrenez lortu du etapa garaipena

A. B. E. | EITB Media

Mark Cavendishek irabazi du Tourreko hamargarren etapa. Britainiarra esprintean nagusitu da, eta hirugarren etapa garaipena lortu du aurtengo edizioan.

0:00
Mark Cavendish

Mark Cavendishek (Deceuninck - Quick Step) irabazi du Frantziako Tourreko hamargarren etapa astearte honetan. Britainiarra, guztira, 33 garaipen erdietsi ditu Tourrean eta lasterketa honetan etapa gehien irabazi dituen Eddy Merckxen marka berdintzetik garaipen bakarrera dago. Tadej Pogacarrek (UAE Emirates) lidergoari eutsi dio.

Hamargarren etapa nahiko lasaia izan da. Tropela bat eginda iritsi da azken kilometroetara, eta Cavendish nagusitu da esprintean, Wout van Aert (Jumbo Visma) eta Jasper Philipsen (Alpecin - Fenix) mendean hartuta.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Pogacar da lehen postuan, Ben O'Connor (AG2R Citröen) da bigarren 2'01"era, eta Rigoberto Urán (EF Education - Nippo) hirugarren da liderrarekiko 5'18"ra.

10. etapako sailkapena:

1 - CAVENDISH Mark (Deceuninck) 4:14:07

2 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) d. b.

3 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.

4 - BOUHANNI Nacer (Arkea) d. b.

5 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.

6 - MØRKØV Michael (Deceuninck) d. b.

7 - GREIPEL Andre (Israel) d. b.

8 - SAGAN Peter (BORA) d. b.

9 - TURGIS Anthony (TotalEnergies) d. b.

10 - BOL Cees (DSM) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 38:25:17

2 - O'CONNOR Ben (AG2R) +2:01

3 - URAN Rigoberto (EF Education) +5:18

4 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +5:32

5 - CARAPAZ Richard (INEOS) +5:33

6 - MAS Enric (Movistar) +5:47

7 - KELDERMAN Wilco (BORA) +5:58

8 - LUTSENKO Alexey (Astana) +6:12

9 - MARTIN Guillaume (Cofidis)+7:02

10 - GAUDU David (Groupama) +7:22