Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 10, IGANDEA

2022ko Frantziako Tourreko 9. etaparen profila eta ibilbidea: Aigle – Chatel les Portes du Soleil (192,9 km)

EITB MEDIA

Aurretik lau mendate izango dituzte, bat 4. mailakoa, beste bat bigarren mailakoa eta beste bi lehen mailakoak. Astelehenean atseden hartzeko eguna izango dute korrikalariek eta datorren astean indarberrituko dira.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 9. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 9. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Astelehenean lehen atseden egunera iritsi aurretik, txirrindulariek 2022ko Frantziako Tourreko etaparik luzeenetako bat gainditu beharko dute astea amaitzeko. Mendiko etapa izango da, eta Alpeetako sarrera markatuko du, etapa amaieran Frantziako lurretara itzuliz.

Suitzako Aigle komunatik abiatuta, 192,9 kilometro egingo dituzte txirrindulariek Chatel les Portes du Soleilera iritsi arte. Aurretik lau mendate izango dituzte, bat 4. mailakoa, beste bat bigarren mailakoa eta beste bi lehen mailakoak. Lehen mailako azken mendatearen gailurra (Pas de Morgins, 15,4 kilometro eta % 6,1eko batez besteko maldak) 183. kilometroan egongo da kokatuta, hau da, helmugatik bederatzi kilometrora baino ez. Hortik aurrera, parte-hartzaileek 5 kilometro inguruko jaitsierari egingo diote aurre, eta azken 4 kilometroak, berriz, gorako joerarekin gainditu beharko dituzte, % 7rainoko batez besteko aldapekin.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB4n 14:05etik aurrera egingo dute bat etaparen emisioarekin. Ondoren, 15:00etatik hasi eta etapa amaitu arte, eitb.eus-en ETB1en ikusteko aukera izango da.

Ikusi 8. etaparen profila | Ikusi 10. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 9. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 9. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 9. etapa (uztailak 10)

Ibilbidea: Aigle - Châtel les Portes du Soleil

Distantzia: 192,9 km

Hasiera-ordua: 12:45.

Amaiera-ordua: 17:28 (41 km/h) | 17:44 (39 km/h) | 18:02 (37 km/h).

Mendiko saria:  Côte de Bellevue (4. mailakoa), 37,1. kilometroan; Col des Mosses (2. mailakoa), 108,5. kilometroan; Col de la Croix (1. mailakoa), 131,8. kilometroan; Pas de Morgins (1. mailakoa), 183,1. kilometroan.