Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 12, ASTEARTEA

2022ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila eta ibilbidea: Morzine les Portes du Soleil – Megeve (148,1km)

EITB MEDIA

Lemar lakua inguratuko duten tarte bat barne hartzen duen ibilbide birakariak txirrindulariek egun librea indarberritzeko aprobetxatu duten egiaztatuko du.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Atseden egunaren ondoren, txirrindulariak paisaia menditsuetara itzuliko dira uztailaren 12an, Frantziako Tourraren hamargarren etapa lehiatzeko. Leman lakua inguratuko duten tarte bat barne hartzen duen ibilbide birakariak txirrindulariek egun librea indarberritzeko aprobetxatu duten egiaztatuko du.

Asteartean Morzine les Portes du Soleilen hasiko da etapa. Bertan, laugarren mailako bi mendate gainditu beharko dituzte, hirugarren mailako beste bat eta bigarren mailako bat azken kilometroetan, Megevera iritsi eta 148,1 kilometro egin ondoren.

Azken igoera (Montée de L 'altiport de Megève) luzea izango da (19,2 km), baina ez gogorregia (% 4,1eko batez besteko maldak). Hala ere, tarte batzuetan % 6ra iritsiko dira, eta, batez ere, azken kilometroan izango dute igoeraren zatirik gogorrena, % 7,1eko azken arrapala batekin.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en eta ETB1en 15:00etatik aurrera izango da ikusgai emisioa, jardunaldia amaitu arte.

Ikusi 9. etaparen profila | Ikusi 11. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

2022ko Frantziako Tourreko 10. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 10. etapa (uztailak 12)

Ibilbidea: Soleil Morzine les portes du soleil - Megève

Distantzia: 148,1 km

Hasiera-ordua: 13:40.

Amaiera-ordua: 16:57 (45 km/h) | 17:07 (43 km/h) | 17:17 (41 km/h).

Mendiko saria:  Côte de Chevenoz (4. mailakoa), 24,1. kilometroan; Col de Jambaz (3. mailakoa), 69,2. kilometroan; Côte de Châtillon-Sur-Cluses (4. mailakoa), 97,3. kilometroan; Montée de L'altiport de Megève (2. mailakoa), 145,9. kilometroan.