Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailaren 1etik 24ra

Taldeen aurkezpenaren ostean dena prest da Tourrari hasiera emateko

EITB Media

Kopenhagetik abiatuko da Frantziako Tourra uztailaren 1ean. Bertan egin da taldeen aurkezpena. Txirrindulariak prest daude lasterketari ekiteko.

0:35
Jumbo Visma

Frantziako Tourra uztailaren 1ean hasiko da Kopenhagen, eta bertan egin da taldeen aurkezpena asteazken honetan (ekainak 29). Lasterketa uztailaren 24an amaituko da. Etapa guztiak zuzenean ikusi ahalko dira eitb.eus webgunean eta ETB1en.

Tadej Pogacar (UAE Emirates) egungo txapelduna da faborito nagusia, baina Primoz Roglic (Jumbo Visma) ere garaipena lortzeko hautagaia da. Biak herrialde berdinekoak dira, beraz, esloveniarren arteko lehia bermatuta dago.

Talde indartsuenak Jumbo Visma, Ineos Grenadiers eta UAE Emirates dira, baina Bora-hansgrohe ere kontuan hartzeko moduko taldea da. Pogacar da UAE Emirateseko taldeburua, eta Roglic Jumbo Vismakoa. Ineosek hiru taldeburu izango ditu;  Geraint Thomas, Daniel Felipe Martinez eta Adam Yates. Bora-hansgroheren helburua da Aleksander Vlasovekin podiumean amaitzea.

Ion Izagirre (Cofidis), Gorka Izagirre (Movistar), Imanol Erviti (Movistar) eta Jonathan Castroviejo (Ineos Grenadiers) izango dira euskal ordezkariak 2022ko Frantziako Tourrean. Ion Izagirrek etapa garaipena lortzea du helburu. Gorka Izagirre eta Imanol Erviti taldeburu duten Enirc Masi laguntzen saiatuko dira. Bestalde, Jonathan Castroviejoren lana izango da taldeburu dituen Thomas, Martinez eta Yates babestea.

Tourreko ibilbidearen gakoak asko dira. Danimarkan egingo diren lehen hiru etapetan haizearekin kontu handiz ibili beharko dute txirrindularik. Ondoren, erlojupekoetan eta mendiko etapetan izango dute aldeak lortzeko aukera.