Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Bigarren etapa

Cavendishek garaipena lortu du Greipeli esprint estua irabazita

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindulari britainiarrak helmugako marran gainditu du Andre Greipel eta bere lehen garaipena lortu du aurtengo Tourrean. Cancellarak jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.

03:51
Cavendish

Mark Cavendish (Sky) txirrindulari britainiarrak irabazi du Frantziako Tourreko bigarren etapa. Vise eta Tournai arteko etapak 207,5 kilometro izan ditu eta esprintean erabaki da. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon eta Fabian Cancellarak (RadioShack) jarraitzen du lider.

Cavendishek bere 21. garaipena lortu du Tourrean gaurko etapa irabazita. Ez du taldekideen laguntzarik izan esprinta bideratzeko, baina bere maila itzela erakutsi du. Skyko txirrindulariak taldelburua den Bradley Wiggins babesteaz arduratu dira bigarren etapa honetan. Lotto taldeak egindako lanaz baliatu zen Cavendish azken metroetan erasoa jotzeko. Andre Greipelekin (Lotto) lehia bizia izan zuen eta helmugako marra gainean aurrea artesa lortu zuen Cavendishek.

Eguneko ihesaldia Christophe Kern (Europcar), Anthony Roux (FDJ) eta Michael Morkov (Saxo Bank) txirrindulariek osatu zuten. 27 kilometroan ihes egin zuten eta zortzi minuturainoko abantailak ere izan zituzten. Ihesaldia, ordea, helmugara iristeko hamar kilometro falta zirenean bota zuen behera tropelak. Azken esprintean Mark Cavendish izan zen nagusi.

Bigarren etapako sailkapena:

1. Mark Cavendish (GBR/Sky) 04:56:59
2. André Greipel (GER/Lotto) d.b.
3. Matthew Goss (AUS/Orica) d.b.
4. Tom Veelers (HOL/Team Argos) d.b.
5. Alessandro Petachi (ITA/Lampre) d.b.
6. Peter Sagan (SVK/Liquigas) d.b.
7. Yauheni Hutarovich (BLR/FDJ) d.b.
8. Juan José Haedo (ARG/Saxo Bank) d.b.
9. Mark Renshaw (AUS/Rabobank) d.b.
10. Tyler Farrar (USA/Garmin) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) 5h.05:32
.2. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 07 segundora
.3. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) d.b.
.4. Tejay van Garderen (USA/BMC)  10
.5. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) 11
.6. Denis Menchov (RUS/Katusha)  13
.7. Philippe Gilbert (BEL/BM) d.b.
.8. Cadel Evans (AUS/BMC) 17
.9. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) 18
10. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) d.b.