Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Hirugarren etapa

Saganek erorikoa saihestu eta bigarren garaipena lortu du

Erredakzioa

Tropela moztuta geratu da azken metroetan izandako erorikoagatik eta Liquigaseko txirrindulariak erraz irabazi du esprinta. Fabian Cancellarak jarraitzen du lidergoan.

01:45
Peter Sagan

Peter Sagan (Liquigas) eslobakiarrak irabazi du 2012ko Frantziako Tourreko hirugarren etapa. Bigarren garaipena lortu du Saganek aurtengo Tourrean. Orchies eta Boulogne-sur-Mer arteko etapa (197 kilometro) amaituta ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan eta Fabian Cancellarak jarraitzen du lider.

Etapa gogorra izan zen eta eroriko askokoa. Alejandro Valverdek etapa garaipena lehiatzeko aukera guztiak galdu zituen helmugarako bi kilometro falta zirenean tropelaren atzealdean geratu baitzen erorikoa saihesteko. Samuel Sanchezek (Euskaltel), aldiz, erorikoak saihestu zituen eta zortzigarren postuan bukatu zuen etapa.

Azken metroetan erorikoa izan zen eta tropela moztuta geratu zen. Taldetxo txiki bat geratu zen abantailarekin eta Peter Sagan erraztasunez gailendu zen. Boasson Hagen (Sky) saiatu zen Sagani erraztasunik ez jartzen, baina ezin izan zuen eslobakiarra gainditu.

Eguneko ihesaldian bost txirrindulari izan ziren protagonista: Andriy Grivko (Astana), Giovanni Bernaudeau (Europcar), Sebastien Minard (AG2R), Ruben Perez (Euskatel) eta Michael Morkov (Saxo Bank). Bost minutukoa izan zen talde honek tropelarekiko izan zuen abantailarik handiena, baina ez zen nahikoa izan azken kilometroetara etapa irabazteko aukerekin iristeko.

Tropela gainean zutela grivkok aurrera jo zuen eta kilometro batzuk lasterketa buruan eman zituen, baina tropelak nahi izan zuenean harraptu zuen Astana taldeko txirrindularia.

Hirugarren etapako sailkapena:

1. Peter Sagan (SVK/Liquigas) 4.42:58
2. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) + 01
3. Peter Velits (SVK/Omega) d.b.
4. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) d.b.
5. Michael Albasini (SUI/Orica) d.b.
6. Cadel Evans (AUS/BMC) d.b.
7. Nicolas Roche (IRL/AG2R) d.b.
8. Samuel Sanchez (ESP/Euskatel) d.b.
9. Bauke Mollema (HOL/Rabobank) d.b.
.10. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas) d.b.

Sailkapen nagusia:

.1. Fabian Cancellara (SUI/RadioShack) 5h.05:32
.2. Bradley Wiggins (GBR/Sky) 07 segundora
.3. Sylvain Chavanel (FRA/Omega Pharma) d.b.
.4. Tejay van Garderen (USA/BMC)  10
.5. Edvald Boasson Hagen (NOR/Sky) 11
.6. Denis Menchov (RUS/Katusha)  13
7. Cadel Evans (AUS/BMC)  17
8. Vincenzo Nibali (ITA/Liquigas)  18
9. Ryder Hesjedal (CAN/Garmin) d.b.
10. Andreas Kloden (ALE/RadioShack) 19