Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Konfiantzarekin

'Froome aurkari izatekotan, interesgarriagoa izango litzateke Tourra'

Erredakzioa

Wigginsek badaki bera dela Sky taldeko liderra, eta horregatik beste aurkarietan dauka arreta jarrita.

  • Bradley Wiggins. Argazkia: EFE

    Bradley Wiggins. Argazkia: EFE

Bradley Wiggins Frantziako Tourreko liderra baikor eta konfiantzarekin dago. Sailkapen nagusian 2:05eko errenta dauka bigarren postuan dagoen Froomekin eta 2:23koa Vincenzo Nibalirekin.

"Froome beste taldea batean egongo balitz, Tourra interesgarriagoa izango litzateke", aitortu du britainiarrak. Baina Wigginsek badaki bera dela Sky taldeko liderra eta arreta beste aurkarietan jarrita dauka. "Daukadan aldea garrantzitsua da, baina Tourra ez da oraindik bukatu", adierazi du.

Larunbateko erlojupekoa erabakigarria izango da, baina aurretik Pirinioekin hitzordua du tropelak. Asteazken honetan Tourmaleti aurre egin beharko diote.