Frantziako Tourra
Seigarren sailkatua
Zubeldia: 'Biharko etapa erabakigarriena eta arriskutsuena izango da'
Erredakzioa
Radioshack taldeko liderrak, sailkapen nagusiko seigarrenak, tropeleko onenen artean izateko aurreko egunetako sentzazio onekin jarraitzea espero du.
Haimar Zubeldiak, Frantziako Tourreko seigarren sailkatuak, biharko etapa "garrantzitsuena" izango dela, eta txirrindulariak lasterketa "zatitzen" saiatuko direla adierazi du atsedenaldi egunean.
Tropelak Aubisque, Tourmalet, Aspin eta Peyresourde (helmugatik 16 kilometrora) mendateak gainditu beharko dituzte. Usurbilgo txirrindulariak mendateak ondo ezagutzen ditu, Tourrera heldu aurretik Pirinioetan entrenamenduak egin baititu.
"Ibilbidea ondo ezagutzen dut. Entrenamenduetan Pirinioetako bi etapak egin nituen, eta asteazkenekoa Frantziako Tourreko erabakigarriena eta arriskutsuena izango da. Lasterketa mugitzen saiatuko den jendea izatea espero dut, eta beste batzuk tropela zatitzen saiatuko dira", azaldu du Zubeldiak.
Atseden egunean, Radioshack taldeko liderrak Pirinioetako aurreneko egunean aurreko etapetako sentzazio onak edukitzea espero duela onartu du.