Frantziako Tourra
13. etapan
Frank Schleckek positibo eman du, Frantziako Tourrean
Erredakzioa
Luxenburgoko txirrindulariari uztailaren 14an egindako analisien emaitzetan ohiz kanpoko zerbait detektatu dutela azaldu du UCIk.
-
Frank Schleck. Argazkia: EFE
Frank Schleck adioshack taldeko txirrindulariak positibo eman du Frantziako Tourrean dopinaren aurka egindako kontrol batean, UCIk azaldu duenez.
Txirrindularien batzordeak uztailaren 14an Xipamide (diuretiko bat) hartzeagatik, positibo eman duela adierazi du komunikatu ofizial baten bidez.
Kontrola uztailaren 14an egin zioten Frank Schlecki, Cap d’Agde hirian, eta analisiak Pariseko laborategi baten (Chantenay-Malabry) egin zituzten.
UCIk azaldu duenez, bere araudiak ez du substantzia hori hartzeagatik "txirrindulariaren behin-behineko zigorra" jasotzen, eta erabakia Radioshacken eskuetan utzi du. "Tourrean baretasuna mantentzeko" eta "txirrindulariari bere burua defendatzeko denbora tarte nahikoa emateko", UCIk Radioschak taldeari Schleck Tourretik kanporatzearen erabakia utzi dio.
Sailkapen nagusian 12. postuan dago Frank Schleck, Bradley Wigginsengandik 10 minutu ingurura. 2011ko Frantziako Tourrean hirugarren sailkatu zen.