Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

7. etapa

Demi Vollering Tourmaleteko lainoan gailendu da eta erabakita utzi du Tourra

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Holandarra Tourmaleteko gailurrean koroatu da, laino bizi baten azpian, lidertzara salto egiteko.

  • Demi Vollering. Foto: © A.S.O. / Thomas Maheux

    Demi Vollering. Foto: © A.S.O. / Thomas Maheux

Demi Vollering (SD Worx) txirrindulari nederlandarrak irabazi du larunbat honetan Frantziako Tourreko zazpigarren eta azken-aurreko etapa, ia 90 kilometroren ondoren Tourmaleteko gailurrean amaitu dena.

Vollering laino artean sartu da, % 10eko maldan, sailkapen nagusiko onenen arteko borroka polit baten ondoren. Annemiek van Vleutenek (Movistar) presioa sartu du Col d 'Aspin jaisten, baina ez zaio iaz Tourra irabazi zuenean bezain ondo eman.

Kasia Niewiadoma poloniarrak (Canyon // Sram) erasoa jo du Lotte Kopecky (SD Worx) maillot horia eta gainerako faboritoak bere atzetik uzteko. 15 kilometroko igoera gogorra oso luze egin da, eta, bost kilometro falta zirenean, Volleringek gailur mitiko batean gailendu nahi izan zuen.

Herbeheretarra bakarrik joan da eta ia bi minutu sartu dizkio podiumeko bigarren mailara igo den Niewiadomari, igande honetako azken erlojupekoaren faltan. Van Vleuten 2:34ra utzi du helmugan, eta Kopecky taldekideari nagusitasunez kendu dio sailkapen nagusia, podiumetik kanpo geratu dena.

Etapako sailkapena

1 - VOLLERING Demi (Worx) 2:52:43

2 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +1:58

3 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +2:34

4 - MOOLMAN Ashleigh (Soudal) +2:43

5 - LABOUS Juliette (DSM) +2:46

6 - KOPECKY Lotte (Worx) +3:32

7 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +5:24

8 - CAVALLI Marta (FDJ) +5:43

9 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +5:46

10 - BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +6:57

Sailkapen nagusia

1 - VOLLERING Demi (Worx) 24:48:10

2 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +1:50

3 - VAN VLEUTEN Annemiek +2:28

4 - KOPECKY Lotte (Worx) +2:35

5 - MOOLMAN Ashleigh (AG Insurance) +2:39

6 - LABOUS Juliette (DSM) +3:41

7 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +6:23

8 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +6:42

9 - BAUERNFEIND Ricarda +7:42

10 - SPRATT Amanda (Lidl) +8:18